Noelia López | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lebrija, 1986ko abuztuaren 21a (38 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, telebista aurkezlea eta enpresaburua |
Altuera | 177 zentimetro |
Noelia López Vidal (Lebrija, Sevilla, Espainia, 1986ko abuztuaren 21a) sevillar modeloa, telebista aurkezlea eta enpresaburua da. Supermodelo 2007 reality show saioaren bigarren edizioaren irabazlea izan zen.[1]
Lebrijan (Sevilla) jaio zen, eta Virgen del Castillo BHIn ikasi zuen. Irakasletzan diplomatua da, Entzumenean eta Hizkuntzan espezializatua, Cadizko Unibertsitatean.[1]
Sevillar modeloa da, Supermodelo 2007 reality espainiarraren bigarren edizioaren irabazlea (Alba Carrillok ere parte hartu zuen edizio horretan).[2] Sevillarrak bere jarrera eta egoten jakiteagatik nabarmendu zen. Arrakasta izan zuen lehiaketa horretan. Hamabi lagunek lehen finalista aukeratu zuten galan. Bere ahalegin eta pertseberantziarekin, epaimahaiaren errespetua eta entzuleen maitasuna irabazten jakin zuen, azken aukeraketan parte erabakigarria izan zena. 2007ko Supermodelo saioaren ondoren, kontratu bat sinatu zuen Elite Model Look-ekin, eta Espainiako ordezkaria izan zen Elite Model Look-en.
Harrezkero modaren munduan dihardu. Beste herrialde batzuetan bizi izan da, hala nola, Frantzian, Italian edo Alemanian. Profesional handiekin lan egiten du. Nabarmentzeoak dira publizitateko lanak (Martini, Coca-cola, Cuetara, Rexona...).
Noeliak modako hainbat kanpainatan parte hartu du: Gel inter Chilly, Alain Afflelou Eyewear, BES, Coca Cola + Martini 'Chispazo', Coco, Cuétara, El Corte Inglés, Engarce, Jorge Blanco Couture, Speedo, Strena, Velmont. Besteak beste, modako ibiltokietan edo pasareletan lan egin du modako hainbatentzat: Sara Coleman, Custo Barcelona, Francis Montesinos, Sergio Vidal, TOT-LLAMADO, Diane Von Furstenberg, Hannibal Laguna Bridal, Joaquim Verdú Bridal, La Perla, Rappido, Rosa Clara, YolanCris... 2007ko abenduko D00 (Doblecero) aldizkari espainiarraren azalean agertu zen. David Bustamante kantari espainiarraren "Al filo de la irrealidad" bideoaren protagonista izan zen. 2010eko azaroan DT aldizkariaren azalean atera zen. 2011n, Natalia artistaren "Indomita" gaiaren bideoklipean parte hartu zuen. Moda-blog bat du Antena 3en web orrian. Astero idazten eta erakusten ditu argazkiak, modaren ikuspegi desberdinetatik.
Modan dagoen espainiar erreferenteetako bat da, Espainiako enpresen katalogo garrantzitsuenak jarraitzen dituelako.
Sergio Contreras kantariaren "Princesa de mi cuento" abestiaren bideokliparen protagonista izan da.
2013. urtean, Cuatro Expedicion imposible telerrealitate lehiaketan parte hartu zuen. 12 etapa gainditu ondoren, finalera iritsi zen, eta Felipe López Ferreiro igerilari ohia, bere lehiakide-bikotekidearekin batera, lehen edizioaren irabazlea izan zen.[3]
2014ko urtarrilean hasi zuen bere ibilbide profesionala telebistan, ordukoan Andaluziako Canal Sur kanalaeko La Tapa es Nuestra saioko erreportari lanetan jardun zuen.
2020an Omar Montesen bideoklipa egin zuen, Arce ft-ren Tinder.
2021ean moda munduar utzi barik, Margarito Bar ireki zuen lagun batzuekin batera.[4]
2022an, Lopezek A toda costa aurkeztu zuen, Canal Sur kateko saioa.
Jose Antonio Reyes futbolariarekin bi alaba izan zituen. 2019an hil zen bikotea istripu batean.[5][6]
Cuatroko programan parte hartu zuen: Expedición imposibe (Marokoko Erresuma), Elisabeth Reyesekin batera, talde urdinean. Egonezina zela eta lehiakideak utzi egin zuen saioa eta Felipe López igerilari ohiarekin batera parte hartzen amaitu zuen, talde morean, eta programaren amaieran garaipena lortu zuen. Ederrenaren saria irabazi zuen Expo Belleza Andalucía 2012 urteko lehiaketan.