Norma Talmadge | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jersey City, 1894ko maiatzaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Las Vegas, 1957ko abenduaren 24a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Hollywood Forever Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Gripea |
Familia | |
Ama | Margaret Talmadge |
Ezkontidea(k) | Joseph M. Schenck (1916 - 1934) George Jessel (1934 - 1939) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Erasmus Hall High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema ekoizlea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
| |
Norma Talmadge (Jersey City, New Jersey, AEB, 1894ko maiatzaren 2a – Las Vegas, Nevada, AEB, 1957ko abenduaren 24a)[1] estatubatuar aktorea izan zen, Hollywoodeko mutu garaiko izar handienetako bat. Lanik ezagunenak Margarita Gautier (1926), Kiki (1926) eta Secretos (1924) izan dira. Carvel Musser James doktorearekin, George Jesselekin eta Joseph M. Schenckekin ezkonduta egon zen.[1][2][3][4]
Peg Talmadge zinemaren historiako lehen "artisten ama" famatuenetako baten alaba izan zen. Norma Constance eta Natalie Talmadge ahizpak eta Peg ama Fred aita alkoholikoak utzi zituen XIX. mendearen amaierako data esanguratsu batean: Eguberri egunean. Horixe izan zen berak eta bere ahizpek modelo eta aktore lana bilatzearen arrazoia, berak eta Constancek arrakastaz lortu zutena.[5] Garai hartako beste hainbat emakumezko aktorek bezala, beharrak behartu zituen hiru nerabeak zortea probatzera, vodevil-eko modelo eta aktore gisa diru bila.[5]
1909an, Norma zineman hasi zen lanean, Breta Breuill aurkitzaileari esker, film labur txikietan, eta horien artean Uncle Tom's Cabin edo Love of Chrysanthemums nabarmentzen dira. Lau urte geroago, Vitagraph Studios-eko izarrik argigarriena bihurtu zen, eta ehunka film labur egin zituen konpainia horretarako.
Norma Talmadgeren lehen film luzea, 1915ean, Captivating Mary Carstairs, porrota izan zen, eta estudioa itxi behar izan zuten. Bere ahizpa Constanceri esker, Davis Wark Griffith famatuarentzat lanean ari baitzen, lanean jarraitu ahal iza zuen .1916an Joseph Schenck ezagutu zuen, eta harexekin ezkondu zen handik gutxira.
1917ko Panthea lanaren arrakastak egin zuen ospetsu. handik aurrera zinema soinuduna agertu zen arte, Normaren ospea gorantz egin zuen. Hala ere, soinudun pelikulen agerpenak erabat desagertzea eragin zuen, ahots melodiatsurik ez zuelako, bere azken pelikula 1930ean filmatuta. Schenckengandik dibortziatuta, George Jessel bere bigarren senarrak irratian eman zion lana, eta hori ere porrota izan zen, eta, are gehiago, ezkontza ere bertan behera utzi zuen, dibortziatu egin zen.
1946an ezkondu zen hirugarren aldiz, Carvel Jamesekin, eta 1957ko Gabon gauean hil zen, 64 urte zituela, gripe baten ondorioz.
Norma Talmadgeri zor zaio Grauman's Chinese Theatreren aurrean izarren eskuetako aztarnak estanpatzeko tradizioa, 1927an, ustekabean, leku berean zementu hezearen gainean erortzean bereak utzi zituenetik.[6]