Olga Orman | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Noord (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Amsterdam, 2021eko martxoaren 7a (77 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta haur literaturaren idazlea |
Jasotako sariak |
Olga Ursinda Orman (Noord, 1943ko azaroaren 9a[1] – Amsterdam, 2021eko martxoaren 7a[2]) Aruban jaiotako herbeheretar idazle, poeta eta ipuin-kontalaria izan zen, papiamentoz eta nederlanderaz idatzi zuena[3]. Kamishibai (ipuin kontaketa japoniar herrikoia) Herbehereetara eta ABC uharteetara ekarri zuen[1][4].
Orman 1943ko azaroaren 9an jaio zen Noorden (Aruba). 14 urte zituela, Herbehereetara joan zen bizitzera. Irakasle moduan trebatu zen Etten-Leurren[2] eta hainbat urtez Curaçaon jardun zuen lehen hezkuntzako irakasle gisa[5]. 1970eko hamarkadan Herbehereetara itzuli zen eta Amsterdamgo Bijlmermeer auzoan irakasten hasi zen[2].
1994an haur literaturako lehenengo liburua idatzi zuen, E biaha largo pa djeipei/De lange reis van hier tot om de hoek izenekoa[1]. Anansi armiarmari buruzko bi liburuengatik ospea lortu zuen[4]. 1980ko hamarkadan poesia idazten hasi zen[5]. Haren poesia libururik ospetsuena Cas di biento / Doorwaaiwoning da[1][3].
Irakasle gisa, haurrek aski ongi ezagutzen ez duten hizkuntza batean pentsatzen dutena adieraztean duten frustrazioaz konturatu zen[2]. Arubako ahozko tradizioa gogoratu zuen, eta kamishibai ipuin kontaketa japoniarra erabiltzen hasi zen klaseetan[6].
Herbehereetan, Kinderboekenweek, haurrentzako liburuei eskainitako astea, antolatzen da 1955etik. Ormanek ideia hori ABC uharteetara ekarri nahi izan zuen, eta 2001ean Simia Literario erakundearen sorkuntzan parte hartu zuen. 2004ean Orange-Nassau Ordena eman zioten[1].
Orman 2021eko martxoaren 7an hil zen Amsterdamen, 77 urte zituela[2].