Omphalotus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Marasmiaceae |
Generoa | Omphalotus Fayod, 1889 |
Omphalotus 1889an Victor Fayodek ofizialki deskribatutako Basidiomycetes saileko onddo genero bat da. Marasmiaceae familiako kideek txapela eta zurtoina dute. Saprofitoak dira, eta zuhaitz taldeetan hazten dira. Mota eta espezie ezagunena Omphalotus olearius da.[1] Omphalotus espezie batzuek biolumineszentzia propietateak dituzte. Guztiak pozoitsuak direla uste da, eta digestio-sintomak eragiten dituzte. Omphalotus espezie desberdinak Cantharellus-ekin nahas daitezke.