On an Island with You | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1948 |
Izenburua | On an Island with You |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, musika-filma eta Aqua-musikala |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Florida |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard Thorpe |
Gidoigilea(k) | Charles Martin (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Joe Pasternak (en) |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Ekoizpen-diseinatzailea | Edwin B. Willis (en) |
Argazki-zuzendaria | Charles Rosher |
Jantzi-diseinatzailea | Irene |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Uharteetako Ozeania |
Argumentu nagusia | Hegazkintza |
On an Island with You (euskaraz Irla batean zurekin) 1948ko Technicolorrean egindako komedia musikal erromantikoa da, aqua-musikalen generokoa, Richard Thorpek zuzendua.[1] Aktore nagusiak dira Esther Williams igerilaria, Peter Lawford, Ricardo Montalban, Cyd Charisse, Kathryn Beaumont eta Jimmy Durante.
Rosalind Reynolds, igeriketako izar bat, Hawaiko uharte tropikal batean film bateko filmaketan dago, protagonista nagusi gisa, eta Ricardo Montez bere mutilaguna berarekin joan da bertarako. Filmerako aholkulari tekniko militar bat, Lawrence Y. Kingslee, AEBetako itsas armadako ofiziala Rosalind-ekin maiteminduko da. Rosalinden lagun handiena, Yvonne Torro aktorea, filmean dago baita ere lanesan, eta ezkutuan Ricardo seduzitu nahi du.