Ongia eta gaizkiaz haratago | |
---|---|
Lehen argitalpenaren azala. | |
Datuak | |
Idazlea | Friedrich Nietzsche (1886) |
Argitaratze-data | 1886 |
Generoa | Morala, Metafisika |
Jatorrizko izenburua | Jenseits von Gut und Böse. Vorspiel einer Philosophie der Zukunft |
Hizkuntza | Alemana |
Herrialdea | Alemania |
Ongia eta gaizkiaz haratago: Etorkizuneko filosofiaren sarrera (alemanez Jenseits von Gut und Böse. Vorspiel einer Philosophie der Zukunft) 1886ean Friedrich Nietzsche alemaniar filosofoak idatzitako idazlan bat da, hain zuzen ere, XIX. mendeko Filosofiaren giltzarrietako bat da.
1886ean idazle berak idazlana argitaratu zuenean, garaiko filosofo eta irakurleek ez zioten jaramon handiegirik egin. Idazleanean, Nietzschek bere ustez haren mendeko pentsalarien moral hutsala zena erasotzen zuen, beren buruak moralistatzat izendatzen zituzten zenbaiten zentzu kritiko eza eta ondare judu-kristau moralarenganako erakusten zuten onarpen pasiboa. Idazlanak Nietzsche helduaro filosofikoaren gai nabarmeneak jorratzen ditu eta jada idazleak Honela mintzatu zen Zaratustra (1883-1885) idazlanean zentzu metaforikoagoan proposatuko ideien garapen modura irakur daiteke.
Idazlana zenbatutako 296 atalez eta "Mendi goietatik" izeneko "epoda" batez osatua dago. Atalak bederatzi zatitan banatuak daude: