Orbis pictus (Mundua irudietan) edo Orbis sensualium pictus (Mundu ikusgarria irudietan) Amos Comenius-ek idatzi eta 1658an argitaratutako haurrentzako testuliburua da. Entziklopedia moduko bat da eta haurrentzako lehen irudi liburua da. Natur eta gizartezientzietako gai ugari biltzen ditu. [1][2]
Amos Comenius- ek 1658an idatzi zuen Orbis sensualium pictus, Transilvanian bizi zela. Ibilbide luzeko pedagogoa, lana irudien bidez latina irakastea ahalbidetuko zuen entziklopedia ilustratu gisa aurkeztu zuen. Liburua 150 kapitulutan banatuta dago eta horrekin batera doan testua ilustratzen duten xilografiak daude. 1658an argitaratu zen lehen aldiz latinez eta alemanez Nurenberg-en, eta laster etorri ziren hainbat hizkuntzatara egindako itzulpenak. Lehenengo edizioa ingelesez (Visible World izenburuarekin) 1659an argitaratu zen eta 1666an lehen edizio laukoitza (latinez, alemanez, italieraz eta frantsesez).Levočako Breuer argitaletxeak 1685ean argitaratu zuen lehenengo txekierazko itzulpena, testua latinez, alemanez eta hungarieraz ere biltzen zuen edizioan. Ezagutzen den azken edizioa 1845ekoa da, Pragan. [3][4]
Orbis Sensualium pictus izan da Mendebaldeko haur literaturan obrarik eraginkorrerako bat eta oso ezaguna Europan xviii. mendea arte.
2018an El Zorro Rojo argitaletxeak berreskuratu zuen edizio berezi batean.[2]
2018an Madrilen Petr Nikl artista txekiarrak Orbis Pictus instalazio interaktiboa aurkeztu zuen. Comeniusen ondarea garatzen zuen, baita ezagutzan sormen-nahiak duen boterean sinesten duten guztiena ere. Proiektua bidaia bat zen, eta bisitariek, helduek zein gazteek, osagai mugikorrak, ikusizkoak eta audiozkoak jartzen zituzten martxan, beren elkarrekintzaz eta egile gisa zuten parte-hartzeaz jabetuz. [5][6][7]