Oswald von Wolkenstein | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Schöneck Castle (en) , 1377 |
Herrialdea | County of Tyrol |
Heriotza | Meran, 1445eko abuztuaren 2a (67/68 urte) |
Familia | |
Aita | Friedrich von Wolkenstein |
Ama | Katharina von Villanders, Heiress of Trostburg |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Wolkenstein (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, musikagilea, diplomazialaria, idazlea eta militarra |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Order of the Dragon (en) |
Genero artistikoa | Pizkundeko musika |
Oswald von Wolkenstein (Pfalzen, 1377 – Meran, 1445eko abuztuaren 2a) alemaniar olerkari, musikagile eta diplomazialaria izan zen.
Hego Tirolen jaio zen familia noble batean. Hamalau urtez geroztik zaldun alderraiaren bizitza jarraitu zuen eta Kreta, Prusia, Lituania, Krimea, Turkia, Lur Santua, Frantzia, Lombardia eta Espainiara bidaiatu zuen eta Itsaso Beltzean hondoratu zen. Bere bidaiak kontatu zituen "Es fügt sich..." liburuan.
1399an, aita hil ondoren, Tirolera itzuli zen, eta, zenbait urtez, oinordekotza lortzeko lehiatu zen anaia nagusiarekin, akordio batera iritsi arte. Sigismundo enperadorearen zerbitzura diplomatikoa izan zen eta Ingalaterra, Eskozia eta Portugalera bidali zuten, eta Ceutako konkistan parte hartu zuen. Tirolera itzulita, Frederiko IV.a Austriakoaren aurkako aliantza batean parte hartu zuen, bere etsai bihurtu zena. Bizitzaren zati handi bat Frederikoren atzetik eta eskualdeko beste noble batzuen aurka borrokan eman zuen.
Jerusalemgo Hilobi Santuaren Zaldun Ordenako zaldun, Pitxerreko Ordenako kide eta Herensugearen Ordenako kide izan zen.
Erdi Aroko Alemaniako konpositore garrantzitsuenetako bat izan zen. Aztertu zituen hiru gai nagusiak bidaia, Jainkoa eta sexua izan ziren.
Haren poemak hiru eskuizkributan gordetzen dira: