Outlander (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | Outlander |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, zientzia-fikziozko filma, fantasiazko filma, Erdi Aroari buruzko filma eta Pepluma |
Iraupena | 115 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Vancouver eta Eskozia Berria |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Howard McCain (en) |
Gidoigilea(k) | Howard McCain (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Barrie M. Osborne (mul) Chris Roberts (mul) |
Konpainia ekoizlea | The Weinstein Company |
Ekoizpen-diseinatzailea | David Hackl (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Geoff Zanelli |
Argazki-zuzendaria | Pierre Gill |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Norvegia |
ikusi
| |
outlandermovie.co.uk | |
Outlander (euskaraz Kanpotarra) 2009ko Howard McCain estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. James Caviezel, Sophia Myles, Jack Huston, Ron Perlman eta John Hurt aktoreek antzeztu zuten.
Bikingoen garaiko Norvegian eroritako espaziontzi baten istorioa oinarritzen da. Filmearen egileen arabera apur bat Beowulf anglosaxoi kondairan oinarritu omen ziren. Berez, Norvegian girotua egon arren, Kanadako Vancouver eta Eskozia Berria eskualdeetan filmatu zen.
Vendel Aroa (550-790), bikingoen garaiko Eskandinavian espazio-ontzi batek lur jo du. Bernatik Kainan (Jim Caviezel) izeneko gizaki itxurako gerlaria eta Moorwen izeneko izakia atera dira, azken hau gerlariaren gudarosteak bere arraza akabatu duenez mendeku egarriz dagoen munstro edo pizti izugarria da. Moorwenek bikingoen lurraldeak arpilatu eta aurrean topatzen duen edonor hiltzen duen bitartean, Kainanek bere teknologia aurreratua eta antzinako armak batuz, bikingo talde bat Moorwenengandik defendatu eta hura hiltzen irakatsi beharko die.