Pablo Armando Fernández | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Habana, 1930eko martxoaren 2a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | Habana, 2021eko azaroaren 3a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, dramagilea, eleberrigilea, idazlea eta antzerkigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | antzerkia olerkigintza |
Pablo Armando Fernández Pérez (Central Delicias, 1930eko martxoaren 2a - Habana, 2021eko azaroaren 3a) Kubako idazle, poeta, eleberrigile, itzultzaile, saikeragile eta antzerkigile garrantzitsua izan zen. Sari garrantzitsuak eskuratu zituen Amerikan zein Europan, esaterako, 1996an, Kubako Literatura Sari Nazionala eman zioten.[1]
Bere jaioterrian lehen ikasketak egin ondoren, 1945ean Estatu Batuetara joan zen, eta New Yorkeko Washington Irving High Schoolen ikasi zuen. Zenbait ikastaro ere egin zuen Columbiako Unibertsitatean. 1959an Kubara itzuli zen. Lunes de Revolución aldizkariaren zuzendariordea (1959-1961) eta Casa de las Américasko erredakzio-idazkaria (1961-1962) izan zen. Kubako Britainia Handiaren enbaxadako kultura aholkularia izan zen (1962-1965). Kubaren ordezkari gisa Europako batzar eta topaketa ugarietan ibili zen. Literatur sari garrantzitsuen epaimahaikide izan zen, bestetik, Casa de las Americas sarian eta Cervantes sarian tartean.
Poesia, eleberria, antzerkia eta saiakera idatzi zituen. Bere obra intimismotik arlo sozialarekin konprometitua izatera igaro zen.
Hona hemen bere lan ezagunenak:
Asko dira. Hona hemen batzuk: