Pagola | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Pagolle | ||
Posta kodea | 64120 | ||
INSEE kodea | 64441 | ||
Herritarra | pagolatar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°13′27″N 0°59′25″W / 43.2242°N 0.9903°W | ||
Azalera | 15,90 km2 | ||
Garaiera | 130-648 metro | ||
Distantzia | 21 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | (2018: −5) | ||
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 27,17 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 60,51 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 70,59 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 2,08 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,25 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 62,2 (2010) | ||
Erabilera | % 30,33 (2011) |
Pagola ([paɣola]) Zuberoako mendebaldeko (Arbaila eskualdea) eta Nafarroa Behereko ekialdeko (Oztibarre eskualdea) udalerri bat da.
Pagolako uhaitzak udalerria gurutzatzen du hegoaldetik iparraldera. Huraxe da Zuberoaren eta Nafarroa Beherearen arteko muga; ekialdean dituen herriko lurrak Arbaila eskualdekoak dira; eta mendebaldekoak, Oztibarrekoak, nahiz eta udalerri bakarra den.
Biduzera isurtzen den Larramendiko erreka ere igarotzen da udalerritik.
Pagola herri txikia izan da beti, baina XIX. mendearen erdialdean 450 biztanle bazituen, ondoren populazioa galduz joan zen eta XX. mendearen bukaeran 350 pertsona inguru besterik ez ziren bizi bertan.
Pagolako biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Alkatea | Agintaldia |
---|---|
Jean Recart | 1792-1796 |
Jean Astaillon | 1795-1796 |
Arnaud Etchegoyen | 1796-1798 |
Bertrand Aguer | 1798-1799 |
Dominique Etcheberry | 1799-1801 |
Jean Recart | 1801-1820 |
Jean Sallaberry | 1820-1832 |
Joseph Etcheberry | 1832-1835 |
Jacques Elischondo | 1835-1847 |
Pierre Laco | 1847-1874 |
Pierre Eraçarret | 1874-1881 |
Pierre Barreix | 1881-1884 |
Jean Casenave | 1891-1908 |
Arnaud Çaldumbide | 1908-1935 |
Pierre Urrutiaguer | 1935-1959 |
Jean-Pierre Çaldumbide | 1959-1971 |
Raymond Urrutiaguer | 1971-1977 |
Michel Etcheber | 1977-1989 |
Gabriel Lopépé | 1989-2020 |
Pierre Etcheber | 2020-2026 |
Udalerriko biztanleek Txik Txak autobus sareko eskaera bidezko garraioa erabili ahal dute astelehenetik larunbatera, Aiziritzera, Amendüzera, Arüera, Arruetara, Donapaleura, Laphizketara, Ozarainera edo Uhartehirira joateko.
Pagolan[2] Basabürüako euskara[4] mintzatzen da, zuberotarra.
2024an, pagolatarrek Zuberoako maskaradak prestatu zituzten, lehen aldiz historian[5].
Pagolak antolatu zuen 1982. urteko pastoral zuberotarra, Pette Basabürü izenekoa eta Junes Casenavek idatzia, eta 2019an Frantxoa Casetek idatzitako Domingo Garat pastorala.