Pahang ibaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 459 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 3°32′N 103°28′E / 3.53°N 103.47°E |
Estatu burujabe | Malaysia |
Malaysiako estatu | Pahang |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 29.300 km² |
Ur-emaria | 596 m³/s |
Bokalea () | Hegoaldeko Txinako itsasoa |
Pahang ibaia (malaysieraz Sungai Pahang) Pahang estatua (Malaysia) zeharkatzen duen ibaia da. 459 km luze da eta Malaysiako penintsulako ibairik luzeena da. [1] Jelai eta Tembeling ibaiak Titiwangsa mendietan elkartzen diren tokian hasten da ibaia, eta Hego Txinako itsasoan amaitzen da. [2]
Pahang ibaia da Malakako penintsulako handiena. Ibaiaren drainatze eremua edo arroa 29.300 km² da gutxi gorabehera. [3] Batez besteko emaria 557,5 m³/s-koa da, eta bokalean 596 m³/s-koa.[4]
Pahang ibaiaren ertzak 1400ean kolonizatu zituzten Asiako hego-ekialdeko gerlari eta marinelek, besteak beste, Aceh, Riau, Palembang eta Sulawesi.[5]