Palpares libelluloides | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Neuroptera |
Familia | Myrmeleontidae |
Generoa | Palpares |
Espeziea | Palpares libelluloides Linnaeus, 1764 |
Eguneko zikloa | gaueko |
Palpares libelluloides Palpares generoko eta Myrmeleontidaeko intsektu espeziea da. Europa Hegoaldeko eta Turkiakoa da.[1][2] Libelluloides hitzak "mariorratz antzekoa dela" esan nahi du.
Palpares libelluloides hamar zentimetrorainoko hego luzera izan dezake, nahiko zabala. Haren hegal luzeek orban marroi ilunak dituzte. Harrek apenditze genital luzeak dituzte eta horri esker bereizten dira.
Imagoek egunez zein gauez dute aktibitatea. Aktiboak maiatzatik iraila arte dira. Hegaldi laburrak egiten dituzte, lurretik gertukoak.
Espezie hau Europa Hegoaldeko lurralde desberdinetan aurki daiteke, bereziki Mediterranear aldeetan: Albania, Bulgaria, Frantzia, Grezia, Hungaria, Italia, Errumania, Espainia eta Turkia. Haien habitat 1000 metrorainoko malda harritsuetan, sasiartetan.