Passaroko Lurmuturreko itsas gudua Siziliako Passaron eman zen Espainia eta Britainia Handiaren artean 1718ko abuztuaren 11n. Lauko Aliantzaren Gerraren barruan.
Lauko Aliantza sortu berria zen 1718ko abuztuaren 2an Germaniako Erromatar Inperio Santuaren , Britainia Handiaren, Frantziaren eta Probintzia Batuen artean, denak Espainiaren aurka Filipe V.ak Korsika eta Sardinia inbaditu zituelako Utrechteko Ituna hautsiz.
Antonio Gastañetak zuzentzen zuen Espainiako ontzidia Messina inguruan zegoen oso sakabanatuta, eta britainiar ontzidia hurbildu zenean ez zuen arriskurik ikusi gerra-deklarazioa ez zegoelako formalki egina. Hala ere, britainiarrek amarrua baliatuz ontzidiaren ontzi garrantzitsuenen aurka jo zuten eta Espainiako ontzidi nagusia garaitu zuten.