Patrick Brontë | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Downeko konderria, 1777ko martxoaren 17a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma 1801eko urtarrilaren 1a) Irlandako Erresuma (1777 - 1801) Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua (1801 - 1861) |
Heriotza | Haworth, 1861eko ekainaren 7a (84 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Branwell (en) (1783 - 1821) |
Seme-alabak | |
Leinua | Brontë sisters |
Hezkuntza | |
Heziketa | Saint John's College (Cambridge) |
Hizkuntzak | Irlandako gaelera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, apaiza, poeta eta biografoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Patrick Brontë (Emdale, Down konderria (egungo Ipar Irlanda); 1777ko martxoaren 17a- Haworth, Yorkshire; 1861ko ekainaren 7a) idazle eta apaiz anglikano izan zen. Brontë anaia-arreben aita izan zen.[1]
Gizon kulto hori eskolara joan zen hamasei urte bete arte. Ikasketak finantzatzeko, gurasoek bi hektarea lur baino gehiago alokatu behar izan zituzten. Geroago eskola pribatu bat sortu zuen. Irakasle gisa lan egin zuen eta dirua aurreztea lortu zuen. Horri esker Cambridgeko St John 's College unibertsitatean sartzea lortu zuen. Hori ohiz kanpoko gertakaria da; izan ere, jatorri irlandarra eta apala zuenez, ohikoena Dublingo Trinity Collegen sartzea zatekeen, Cambridgeko Trinity Collegen adinako sonarekin, eta ez hain erakunde ospetsuan. Thomas Tighe bake-epaileak, parlamentari baten semea eta parlamentuko bi kideren senidea, Established Church of Irelandeko ministroa eta mugimendu ebanjelikoen jarraitzaileak, lagundu zion ere bai. Bere Bachelor of Arts titulua eskuratu ondoren, 1806ko abuztuaren 10ean, apaiz-anglikano ordenatu zen; diru asko ez zuten ikasle gehienek hori egiten zuten.
1812an, sei urte geroago, Maria Branwell ezagutu zuen. Maria Kornualleskoa zen. 1812ko abenduaren 29an ezkondu ziren eta sei seme-alabak izan zituzten. Familia 1820an Haworthko parrokia-etxean egokitu ziren. Etxe hori egun museoa da.
Patrick Brontëk apaiza gisa lan egin zuen, bikarioaren funtzioa betetzen. Bere maila "curate"arena zen. Arthur Wellesleyren, Wellingtongo lehen dukearen zale amorratua zen eta harek bezela bizitza osoa gorbata zuri handi bat eramango zuen, bere janzkeraren ezaugarria izanik. Brontë familia ideologikoki oso kontserbadorea zen, aitarengandik hasita. Haien ustez Aitasantua Satan bera zen eta, sarritan, elizaren gaien inguruko eztabaidetan parte hartu zuen, beti jarrera atzerakoiak defendituz. Elizabeth Gaskell idazleak gizon hipokondriako eta misantropo gisa deskribatu zuen. Dena dela, bere jarrera bere alabekin irekia izan zen: haien ikasketaz kezkatu zen eta Cowan Bridge eskolara bidali zituen.
Oso gazte alargun gelditu zen baina ez zuen lortu berriro ere ezkontzea. 84 zituelarik hil zen.[2][3]
Bereak dira Cottage Poems (1811), The Rural Minstrel (1814) eta The Cottage In The Wood (1816) liburuak, baita egunkarietako artikuluak, poemak eta liburuxkak ere.