Patriot Games (euskaraz Abertzaleen Jokoak) 1992ko Phillip Noyce estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko filma bat da. Tom Clancy idazleraren Patriot Games eleberrian oinarritua dago. Bertan, Harrison Ford, Anne Archer, Patrick Bergin, Sean Bean, Thora Birch, James Earl Jones eta Richard Harris aktoreek antzeztu zutelarik.
Filmaren nahiz eleberriaren izenburuak Dominic Behan musikagileak konposatutako The Patriot Game (Joko Abertzalea) irlandar balada herrikoiaren izenburuan oinarritua daude.
1990eko The Hunt for Red October filmaren jarraipena da.
Jack Ryan (Harrison Ford) CIAko agente-ohia bere emazte Catherinne (Anne Archer) eta alaba Sallyrekin batera Londres hirian dago. Dena arazorik gabe doa, baina bapatean IRAk Lord William Holmes errege familiako kidearen aurka burututako atentatu baten lekuko da. Jackek parte hartu eta atentatua zapuztea lortzen du, IRAko kide batzuk hilez, tartean Paddy Miller gaztea. Haren anaia den Sean Miller atxilotua eta espetxeratua da, halere IRAko talde batek askatu eta talde berdineko beste unitate batean sartuko da.
Hortik aurrera, Seanek nola edo hala bere anaiaren heriotza mendekatu eta Jack Ryan hiltzea besterik ez du pentsatuko, haren familiaren aurkako jazarpena ere gauzatuz. Baina Jack ez da kikilduko eta bere familia babestu eta atzetik dituen IRAko kideekin behin betiko amaitzeko ahal duen guztia egingo du.