Paul Winter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altoona, 1939ko abuztuaren 31 (85 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Altoona Area High School (en) Weinberg College of Arts and Sciences (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, saxofoi-jotzailea, musika-talde gidaria eta jazz musikaria |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | saxofoia |
Diskoetxea | Columbia Records |
paulwinter.com | |
Paul Winter (Altoona, Pennsylvania, 1939ko abuztuaren 31) Ameriketako Estatu Batuetako musikaria eta musikagilea da.
World music mugimenduaren aitzindaria izan zen eta Living Music diskoetxea sortu zuen.[1] Haren musika tresna nagusia saxofoia da. Ekologismoarekin lotuta dago; bere lanetan oikoa izan da animalien eta izadiaren soinuak sartzea, esaterako baleen kantak.[2] XX. mendeko 60. hamarkadan Brasilera joan zen eta bertan gelditu zen. Geroztik ere Brasilgo erritmoen eragina nabaria jaso egin du. Brasilen disko garrantzitsuak argitaratu ditu, esaterako, The Sound of Ipanema (Carlos Lyrarekin batera), Jazz meets Bossa nova eta Rio.[3]
Bere ibilbide oparoan musikari askorekin kolaboratu du: Glen Vélez, Paul Halley, David Darling, Paul McCandless, Ralph Towner, Glen Moore, Collin Walcott, Nancy Rumbel, Jim Scott, Rhonda Larson, Russ Landau, Eugene Friesen, Susan Osborn, Arto Tuncboyaciyan, Paul Sullivan, Mickey Hart, Oscar Castro-Neves, Nóirín Ní Riain, Jordan Rudess, Davy Spillane... Asko Living Musicen argitaratuak izan dira. Estilo aldetik musikari hauek jazz eta world music estilokoak dira. Azkenik, McCandless, Towner, Moore, eta Walcottekin "Oregon" taldea sortu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Winter |