Pauline Rifer de Courcelles | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1781eko uztailaren 26a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1851ko apirilaren 8a (69 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Joseph August Knip (en) (1808 - 1824) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, zientzia ilustratzailea eta naturalista |
Pauline Knip, Pauline Rifer de Courcelles jaioa (1781eko uztailaren 26a – 1851ko apirilaren 18a) Joseph August Knip-ekin ezkonduta zegoan 1808tik 1824ra dibortziatu ziren arte. Bere hegazti pinturak, usoak bereziki, Coenraad Jacob Temminck -en Histoire Naturelle des Pigeons et des Gallinaces (Usoen et gallinazen historio naturala) atal anitzeko lanean erabili ziren. Berak aldatu zituen altal anitzeko lan honen bederatzi garren atala eta geroagokoak, Madame Knip Les Pigeons (Usoak)-era berizendatu zuen, eta Temminck bakarrik testuaren idazle gisa. Hala ere, kopia bat bidali zion Temmincki, manipulatu gabea. Henriëtte Ronner-Knip artista holandarraren amaordea zen.
Parisen jaio zen. Bere aita itsas armadako goi-mailako ofiziala zen. Artea ikasi zuen Jacques Barraband-en pean, eta bere akuarelak eta ilustrazioak 1808, 1810, 1812 eta 1814 aretoetan erakutsi zituen. Joseph Knip, Van Spaendonck-en ikaslea ezagutu zuen Barrabanden estudioan.[1]
Lanaren izenburuan egindako aldaketek arazoak eragin dituzte taxonomian, bertan deskribatutako espezieentzat egileak aipatzeko moduan eta kontuan hartu beharreko argitaratze-datetan (bereziki, Nomenklatura Zoologikoaren Nazioarteko Kodean lehentasun-printzipioa aplikatzen denean). Obra prestatzen egon zenean, Temminck Holandan bizi zen eta de Courcelles Parisen bizi zen eta grabatua eta inprimaketa gainbegiratzeko ardura zuen.
Madame de Courcelles Napoleon Bonaparte-ren emazte Marie Louise-ren laguna zen, eta errege-mezenasgoa zuen. Temminckek 1812tik aurrera aurkitu zituen aldakuntzak eta Pauline-ren lagun ahaltsuengatik pirateriaz ezin zela kexatu konturatu zen.[2]
Hala ere, ohar bat gehitu zuen 1815eko Histoire naturelle générale des pigeons et des gallinacés lanaren hirugarren eta azken liburukiaren amaieran.[3]