Pavlina Pajk | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pavlina Marija Doljak |
Jaiotza | Pavia, 1854ko apirilaren 9a |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa |
Heriotza | Ljubljana, 1901eko ekainaren 1a (47 urte) |
Familia | |
Aita | Josip Doljak |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | esloveniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Izengoitia(k) | Rodoljubkinja |
Pavlina Pajk, jaiotzez Pavlina Marija Doljak, (Pavia, 1854ko apirilaren 9a – Ljubljana, 1901eko ekainaren 1a) esloveniar idazlea izan zen[1], Rodoljubkinja izengoitiaz ere ezaguna[2].
Pavlina Doljak Pavian jaio zen, orduan Austriako Inperioan, esloveniar jatorriko familia batean. Bost urte inguru zituela, eskualdea Italiaren kontrolpean geratu zen. Lehen mailako ikasketak Italian egin zituen, baina 16 urte zituela, gurasoak hil zitzaizkion, eta Solkanera (Eslovenia) joan zen osabarekin bizitzera. 1873an lehen poesia bilduma kaleratu zuen, Prva Ljibezen izenburua zuena. 22 urterekin Janko Pajk esloveniar irakasle eta argitaratzaileaz maitemindu zen. Elkartu baino lehen, ezkonduko zirela erabaki zuten gutunen bidez. Ezkondu ondoren, Mariborrera joan ziren lehenik, eta gero Austriara, non hurrengo 20 urte eman zituzten. Austrian bizi zen bitartean, esloveniar egunkarietarako idatzi zuen Pajkek. Seme bat izan zuen, Milan, eta Ljubljanan irakasle lana lortu zuenean, Pavlina eta bere senarra ere Ljubljanara joan ziren bizitzera. Han hil zen 1901ean, 47 urte zituela[1][3].
Bere poesia kritikariak txalotu zuen arren, prosako lanek, sei eleberrik barne, arrakasta gutxiago izan zuten. 1876an, George Sanden hil-mezu zabala idatzi zuen, eta geroago beste hil-mezu laburrago batzuk ere. 1893an eta 1895ean, bere lanen bi liburukiko bilduma argitaratu zen. 1884an, gizarte-klase guztietako emakumeen eskolatzearen aldeko artikulu bat idatzi zuen[1].