Pedro José Ramírez Codina (Logroño, 1952ko martxoaren 26a) —Pedro J. Ramírez izenaz ezaguna— espainiar kazetari eta idazlea da.
Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen eta 1975ean ABC egunkarian hasi zen lanean. 1980an, 28 urte besterik ez zituela, Diario 16ko zuzendari bilakatu zen. 1989an bota zuten eta El Mundo sortu zuen. 25 urtez bere zuzendaria izan zen.[1]
Ágatha Ruiz de la Prada diseinatzailea bere bikotekidea da.
Artikulu hau Errioxako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |