Persepolisko Gotorlekuko Taulatxoak | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. 509 |
Jatorrizko herrialdea | Akemenestar Inperioa |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | elamita eta Imperial Aramaic (en) ![]() |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Estatu burujabe | ![]() |
Probintzia | Fars |
Irango eskualdea | Marvdasht County |
Irango barrutia | Central District |
Rural district of Iran | Kenareh Rural District |
Antzinako hiri | Persepolis |
Persepoliseko Gotorlekuko Taulatxoak (edo soilik Gotorlekuko Taulatxoak; ingelesez: Persepolis Fortification Tablets, PTF edo PF bezala laburtua) Persiar Inperioaren agiri administratibo multzo bat da, K.a. 509-K.a. 494 epean datatutakoa, Dario I.aren erregealdiaren garaian. Persepoliseko gotorlekuan aurkitzen ziren bi kameratan lurretik atera zituen Chicagoko Unibertsitateko Oriental Institute espedizio arkeologikoak, Ernst Herzfelden agindupean, 1933 eta 1934 bitartean.
Bilduma, buztinezko 30.000 taulatxo baino gehiagoz osatuta dago (osoak edo zatiak). Horietatik 7.000 ulergarriak dira, eta 2.120 Richard Hallockek argitaratu eta ingelesera itzuli ditu (1969, 1978). Erabilitako hizkuntza nagusia elamitera da, arameraz (700), akadieraz (1), grezieraz (1), frigieraz (1) eta antzinako persieraz (1) idatzitako testuak ere badauden arren.
Antzerako beste talde bat, Persepoliseko Altxorreko Taulatxoak, Persepolisen aurkitua izan zen urte batzuk beranduago.