Pertheko biltzar jauregia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Australiako estatu | ![]() |
Local government area of Western Australia | City of Perth |
Koordenatuak | 31°57′25″S 115°51′14″E / 31.9569°S 115.854°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2004ko abuztua |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Philip Cox (en) ![]() |
Webgune ofiziala | |
Pertheko biltzar jauregia [1] (ingelesez: Perth Convention and Exhibition Center) Perth-en, Mendebaldeko Australian, jabetza pribatuko biltzar-zentroa da. Zentroak 16.000 metro koadroko azalera du (172.223 oin koadro) eta 5.000 lagunentzako tokia du. Arte instalazioak, sei erakusketa-pabiloi, 2.500 lagunentzako mailakako antzoki bat, dantza-areto eta oturuntza-aretoak eta 23 bilera-areto ditu. Richard Courtek, orduko Mendebaldeko Australiako lehen ministroak, 2000an iragarri zuen bere eraikuntzaren kontratua Multiplexekin sinatu zela bost hilabeteko negoziazioen ostean. Eraikuntzak 2001eko ekainean hasi behar ziren eta Zentroa 2003. urte amaierarako amaitu behar zen.