Peter Norvig | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | 1956ko abenduaren 5a (68 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brown Unibertsitatea (1974 - 1978) Zientziatan graduatua : matematika aplikatuak Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1980 - 1986) Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Robert Wilensky (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta artificial intelligence researcher (en) |
Enplegatzailea(k) | Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea (1985 - 1986) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1986 - 1991) Sun Microsystems (1991 - 1994) Harlequin (en) (1994 - 1996) Ames Research Center (en) (1998 - 2001) Google (2001 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Association for the Advancement of Artificial Intelligence (en) Association for Computing Machinery |
norvig.com | |
Peter Norvig (1956ko abenduaren 14a) Estatu Batuetako informatikari eta hezkuntza-bekadun ospetsua da, Stanford-eko Institute for Human-Centered AI-n.[1] Aurrez, ikerketaren eta bilaketaren kalitatearen zuzendari izan zen Googlen.[2]
Norvigek Brown Unibertsitateko matematika aplikatuetako lizentzia eta Kaliforniako Unibertsitateko (Berkeley) informatikako doktoretza jaso zituen.
Norvig, Association for the Advancement of Artificial Intelligence Elkarteko kontseilaria da eta Stuart J. Russellekin batera Artificial Intelligence: A Modern Approach testuliburuaren egilekide, testuliburu nagusia bere arloan. NASAren Ames Research Center ikerketa zentroko konputazio zientzien dibisioko burua izan zen (orain Sistema Adimendunen Dibisioa), non bertan
200 zientzialariz osatutako taldea gainbegiratu zuen. Talde honek, NASAren autonomia eta robotikako ikerketa eta garapena, software automatizatuaren ingeniaritza eta datu-analisia, neuroingeniaritza, lankidetza-sistemen ikerketa eta irizpideetan oinarritutako erabakiak egiten zituzten.
Junglee-n zientzialari nagusia izan baino lehen, Interneteko erosketen lehen zerbitzuetako bat garatzen lagundu zuen; Harlequin Inc-en diseinatzaile nagusia. Baita ere, Sun Microsystems Laboratories-en zientzialari seniorra izan zen.
University of Southern California unibertsitatean irakasle laguntzaile gisa zerbitzatu zuen eta Berkeley-ko ikerketa-fakultateko kide izan da Norvig. Berrogeita hamar argitalpen baino gehiago ditu informatikaren hainbat arlotan: adimen artifiziala, lengoaia naturalaren prozesamendua, informazioaren berreskurapena, softwarearen ingeniaritza, ... Aipatzekoak diren liburu hauekin: Artificial Intelligence: A Modern Approach, Paradigms of AI Programming: Case Studies in Common Lisp, Verbmobil: A Translation System for Face-to-Face Dialog eta Intelligent Help Systems for UNIX.
Norvig JScheme-ren sortzaileetako bat da. Norvig "Academic Faculty & Advisors" izenpean agertzen da Singularity University unibertsitaterako. 2011an, Norvigek Sebastian Thrunekin lan egin zuen Adimen Artifizialeko lineako ikastaro bat garatzeko eta160.000 ikasle baino gehiago matrikulatutzea lortu zuten. Udacity plataformaren bidez, lineako ikastaro bat ere irakasten du.
Artificial Intelligence: A Modern Approach (1995) Norvig, Stuart J. Russell-ekin batera egilekide da.
2001ean, Norvigek artikulu labur bat argitaratu zuen, Teach Yourself Programming in Ten Years, non programazioa astetan irakatsi nahi zuten modako programazioko testuliburuen kontra eztabaidatzen zuen. Artikulua zabal partekatu eta eztabaidatu zen, eta 20 hizkuntza baino gehiagotara egindako itzulpenak ditu.
Norvig ere ezaguna da 2003an Gettysburg Powerpoint Presentation, aurkezpen praktika txarrei buruzko satirarengatik, Abraham Lincoln-en Gettysburg Address ospetsua erabiliz.