Petri Kordobakoa (misiolaria)

Petri Kordobakoa
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Pedro de Córdoba
Jaio 1460
Kordoba (Andaluzia)
Hil 1521eko maiatzaren 4a (61 urte)
Hispaniola (Dominikar Errepublika)
Misiolaria

Petri Kordobakoa (Kordoba, 1482 - Hispaniola, 1521eko maiatzaren 4a) espainiar misiolaria eta fraide domingotarra izan zen. Aitzindari izan zen Amerikaren ebangelizazioan eta indigenen babeslea ere bai. Amerikako lehen inkisidorea ere izan zen eta, bai bera eta baita bere komunitatea ere, enkomiendak eta bertako indigenek jasaten zituzten tratu txarrak salatu zituzten lehen aldiz. Hispaniola eta Venezuelan izan zen misiolari, aita Antonio de Montesinos eta Bartolomé de las Casasekin batera eta ebangelizazio baketsuan ahalegindu zen. Ospe handia hartu zuen Bartolomé de las Casasen ondoan egin zuen indioen defentsak eta errespetua jaso zuen apaiz, laiko eta indioen aldetik.

Petri Kordoban jaio zen, Andaluzian, 1482ko maiatza eta irailaren artean.

Lege ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean eta hantxe hasi zen San Estebango komentuko fraideekin harremanetan. Eliz gizon hauen nortasun eta bizitzeko erarekin txunditurik, domingotar fraide egitea erabaki zuen.

1501ean, Domingotar ordenean sartu zen eta lehen nobizio urtea burutu. Etapa honen bukaeran, erlijioan jarraitu zuen eta arte, filosofia eta teologia ikasten aritu zen 1508ra arte. 1506an, diakono egin zuten eta, 1506an, berriz, apaiz.

San Estebango komentuan jarraitu zuen 1509ra arte, gero Avilako San Tomas Errege Komentura joan zelarik eta predikazioaz eta arduratu.

1510ean, Petri eta beste 3 fraide domingotar -fray Antonio de Montesinos, fray Bernardo de Santo Domingo eta fray Domingo de Villamayor- garai hartan Mundu Berriko lurralde espainiarren egoitza zen Hispaniola uharteko Santo Domingo hirira heldu zen eta ordena horren lehen komunitate eta komentua sortu zuten Ameriketan[1].

Santo Domingorako bidaian, eliz gizonak zihoazen Espindola ontziak geldialdi bat egin zuen Puerto Ricon. Handik gutxira, 1510eko abenduan, beste domingotar espedizio bat iritsi zen eta, urtebetera, hirugarren bat.

Petri eta bere kideak ebangelizazioan eta indigenen hezkuntzan hasi ziren eta Kristoren dotrina indioei irakasteko metodoa argitaratu zuten. 1544an argitaratu zuen hau Espainia Berriko apezpiku zen aita Joan Zumarragakoak: Doctrina cristiana para instrucción e información de los Indios por manera de historia

1511an, Hispaniolara iritsi eta urtebetera, aita Antonio de Montesinosek abenduaren 21ean egin zuen sermoiarekin adoz egon zen; enkomienda sisteman, abusuak egiten ari ziren eta enkomendatuak esklabu ziren ia, ez baitzituzten betetzen kolonizatzaileentzako ezarritako obligazioak.

Salaketa ez zen gizarte kolonialaren gustuko izan, indigenen ustiapen esklabistan oinarritzen baitzuen ondarea. Giro txar hartan, Petri Kordobakoa metropolia itzuli beharrean izan zen, salaketei buruz argipenak ematera. Eman zituen arrazoiek Burgosko legeak aritzea ekarri zuen.

Santo Domingon hil zen 1521eko maiatzaren 4an.

  • Doctrina Cristiana, Ameriketan 1510 eta 1521 artean idatzi zen lehena, igande eta jaietako predikazioetarako; 1544an argitaratu zuten lehen aldiz Mexikon[2].
  • Sermoiak, Erregeari eginiko memoriak eta Instrukzioak.
  • Gutunak. Asko idatzi bazituen ere 3 kontserbatzen dira bereak eta beste 3 bera sinatzaileetako bat dena:
    • Carta del Vice-Provincial y sacerdotes del convento de Santo Domingo, dirigida a los muy Reverendos Padres (1517ko apirila edo maiatza).
    • Carta latina de dominicos y franciscanos de las Indias a los Regentes de España (Santo Domingo, 1517ko maiatzaren 27a).
    • Carta al Rey del Padre Fr. Pedro de Córdoba, Vice-Provincial de la Orden de Santo Domingo (Santo Domingo, 1517ko maiatzaren 28a).
    • Carta del Padre Fray Pedro de Córdoba al Padre Fray Antonio Montesinos (1517ko irailaren 26a).
    • Carta que escribieron varios Padres de las Ordenes de Santo Domingo y San Francisco, residentes en la Isla Española, a Mr. Xevres (Santo Domingo, 1518ko ekainaren 4a).
    • Carta de Fr. Pedro de Córdoba a Bartolomé de las Casas (Santo Domingo, 1518ko uztaila?).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]