Petros Márkaris | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bedros Markaryan |
Jaiotza | Heybeliada Mahallesi, 1937ko urtarrilaren 1a (87 urte) |
Herrialdea | Turkia Grezia (1974 - |
Bizilekua | Kypseli, Athens (en) |
Talde etnikoa | Armenians in Istanbul (en) Greeks in Turkey (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | St. George's Austrian High School (en) |
Hizkuntzak | turkiera greziera modernoa alemana greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, gidoilaria, itzultzailea, idazlea eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Sabahattin Ali eta Ahmet Hamdi Tanpınar |
Izengoitia(k) | Petros Markaris |
Genero artistikoa | detektibe-fizkioa |
|
Petros Márkaris (grezieraz: Πέτρος Μάρκαρης) (Istanbul,1937ko urtarrilaren 1a) greziar itzultzailea, dramaturgoa, gidoilaria eta idazlea da. Ezaguna da batez ere Kostas Jaritos komisarioaren inguruan egindako polizia-eleberriengatik.
Turkian jaio zen, familia kristau batean, aita armeniarra (merkataria) eta ama greziarra (etxekoandrea) zituela. Bigarren hezkuntza Austriako San Jorge ikastetxean egin zuen, Istanbulen, eta ondoren Ekonomia ikasi zuen Vienan eta Stuttgart-en, eta geroago Atenasera joan zen, gaur egun bertan bizi da. Alemaniar kulturan espezializatu zen eta Bertold Brecht, Thomas Bernhard edo Arthur Schnitzler bezalako egileen grezierazko itzulpenak argitaratu zituen. Oso goraipatua izan da bere Goetheren Fausto itzulpena.
Armeniar gutxiengoko kide bezala, urte askoan, ez zuen hiritartasunik izan. Greziako Koronelen Diktadura erori eta 1974an demokrazia itzuli ondoren lortu zuen, Grezian bizi ziren gainontzeko armeniarrekin batera. Telebistako gidoilari eta antzerkigile, elkarlanean aritu da Theo Angelopoulos zinemagile greziarrarekin hainbat gidoitan.
Artikulu hau Greziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |