Sorrera | 1925 (100 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | San Francisco Tafalla edukiera: 4.000 lagun inaugurazioa: 1951ko martxoaren 26a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Rafael del Amo | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Igotz Garde | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Hirugarren Federazioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.peñasport.es | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Peña Sport Futbol Kluba Tafallako futbol taldea da. 1925ean sortua, azken urteetan 3. maila eta Bigarren B Maila artean dabil.
2020-21ko denboraldian Hirugarren Mailako txapelketa irabazi zuen 10. aldiz historian.[1]
Peña Sport 1925ean sortu zuten, Tafallako taldeak batuz eta 1931ean Nafarroako Kopa irabazi zuen.
1951ean San Francisco estadioa inauguratu zuen eta hamarkada horretan hirugarren mailara igotzea lortu zuen. 60. hamarkadan ordea Erregional mailan aritu zen.
1977an berriz igo zen hirugarren mailara eta bertan egon zen 2000 urterarte. Urte horietan 6 aldiz izan zen multzoko txapelduna. 1991-92 urtetik aurrera bigarren B mailarako igoera play-offak 13 aldiz jokatu ditu eta hiru aldiz igo da. Zortzi denboraldi egin ditu guztira bertan.
Espainiako Futbol Errege Kopa zenbait alditan jokatu ditu, emaitzarik onena 2006-07 denboraldian lortuz, orduan Osasunak final-hamaseirenetan garaitu zuen. Urte hartan bertan Txinan bira bat egin zuen taldeak hainbat partida jokatuz.
Azken urteetan Hirugarren mailatik Bigarren B mailara igo eta jeitsi ibili da.
"San Francisco" futbol zelaia 1951ko martxoaren 26an ireki zuten, Athletic Cluben aurkako partida batekin. Zelaiak 3.000 ikusleentzako tokia du.
2024-25 barne:
Denboraldia | # | Maila | Emaitza | Kopa |
---|---|---|---|---|
2004-05 | 3 | Bigarren B Maila | 20.a | |
2005-06 | 4 | 3. maila | 1.a | |
2006-07 | 4 | 3. maila | 2.a | 1/32 |
2007-08 | 3 | Bigarren B Maila | 20.a | |
2008-09 | 4 | 3. maila | 2.a | |
2009-10 | 4 | 3. maila | 2.a | |
2010-11 | 3 | Bigarren B Maila | 18.a | |
2011-12 | 4 | 3. maila | 1.a | |
2012-13 | 3 | Bigarren B Maila | 15.a | 1. itzulia |
2013-14 | 3 | Bigarren B Maila | 19.a | |
2014-15 | 4 | 3. maila | 1.a | |
2015-16 | 3 | Bigarren B Maila | 20.a | 2. itzulia |
2016-17 | 4 | 3. maila | 1.a | |
2017-18 | 3 | Bigarren B maila | 17.a | 1. itzulia |
2018-19 | 4 | 3. maila | 2.a | |
2019-20 | 4 | 3. maila | 6.a | 1. itzulia |
2020-21 | 4 | 3. maila | 6.a | |
2021-22 | 3 | Bigarren Federazioa | 18.a (jeitsi) | 1. itzulia |
2022-23 | 4 | Hirugarren Federazioa | 4.a | |
2023-24 | 4 | Hirugarren Federazioa | 4.a | |
2024-25 | 4 | Hirugarren Federazioa |
Denboraldia | Maila | Emaitza |
---|---|---|
2009-10 | Nafarroako Liga | 2.a |
2010-11 | Nafarroako Liga | 3.a |
2011-12 | Nafarroako Liga | 6.a |
2012-13 | Nafarroako Liga | 3.a |
2013-14 | Nafarroako Liga | 8.a |
2014-15 | Nafarroako Liga | 12.a |
2015-16 | Nafarroako Liga | 11.a |
2016-17 | Nafarroako Liga | 6.a |
2007-18 | Nafarroako Liga | 8.a |