Pica d'Estats | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.143,45 m |
Prominentzia | 1.266 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′01″N 1°23′52″E / 42.6669371771°N 1.3979006586°E |
Honen parte da | Q31074657 |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Lleidako probintzia |
Eskualdea | Pallars Sobirà |
Kataluniako udalerria | Alins |
Babestutako-eremua | Alt Pirineuko Parke Naturala Ariège Pyrenees Regional Natural Park (en) |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1864 |
Ohiko bidea | Vallferreratik |
Geologia | |
Material nagusia | hareharri Lutita |
Pica d'Estats[1] Ekialdeko Pirinioetako eta Kataluniako mendirik altuena da, Pallars Sobira (Lleida) eskualdea eta Ariegeko (Okzitania) departamendu frantziarraren artean kokatuta. Zehazki hegoaldean Alins eta iparraldean Ausat udalerrien artean dugu.
Hiru tontorrek osatzen dute: Altuena den erdialdekoa (3.143 m.), mendebaldekoa edo Pic Verdaguer (3.131 m.) eta ekialdekoa edo Punta Gabarró (3.115 m.).
Mendi honetara burututako lehenengo igoera 1864an izan zen, Henry Russell eta Jean-Jacques Denjean mendizaleek Frantziatik egindakoa. Urte batzuk geroago, baina bide berari jarraituz, Jacint Verdaguer olerkari eta abade kataluniarra igo zen 1883an, bere herrialdeko lehenengo pertsona izan zena horrelakorik egiten. Urte hartan bertan Maurice Gourdon igo zen lehenengo aldiz Àreu (Alins) herritik.
Bestela, 1896an, Lluís Maria Vidal ingeniari eta geologoak hegoaldeko bidea estreinatu zuen Vallferreratik abiatuta, gaur egun biderik ohikoena dena. Jada XX. mendean 1924an Lluís Estasen i Pla-k egin zuen neguko lehendabiziko igoera. Azkenik, Pere Gabarró i Garcia mediku eta txangolariak 1932an bide berri bati ekin zion, gaur egun "Vía Gabarró" izena hartu duena.