Pierre Mendès France (Paris, 1907ko urtarrilaren 11 – 1982ko urriaren 18a) frantses politikaria izan zen.
Diputatu erradikal-sozialista izan zen 1932an. Finantza-ministo izan zen Herri Frontea aginpidean egon zenean (1938). Bigarren Mundu Gerran nazien kontrako erresistentzian parte hartu zuen. Indotxinako gerra bukatu eta Tunisiari autonomia eman zion. Estatuko ministro izan zen Guy Molleten gobernuan, baina dimisioa eman zion Aljerian zeraman politikarekin bat ez zetorrelako. Alderdi erradikaletik kanporatu zutenean Alderdi Sozialista Batuan, PSU izenekoan, sartu zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Mendès France |