Pilare Borboikoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María del Pilar Alfonsa Juana Victoria Luisa Ignacia de Todos los Santos de Borbón y Borbón |
Jaiotza | Cannes, 1936ko uztailaren 30a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2020ko urtarrilaren 8a (83 urte) |
Hobiratze lekua | San Isidroko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia |
Familia | |
Aita | Juan de Borbón y Battenberg |
Ama | Maria de las Mercedes Borboi-Bi Sizilietakoa |
Ezkontidea(k) | Luis Gómez-Acebo y Duque de Estrada, Vizconde de la Torre (en) (1967ko maiatzaren 6a - 1991ko martxoaren 9a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Leinua | Espainiako Borboi etxea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirol-zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Nazioarteko Olinpiar Batzordea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Maria Pilare Borboikoa eta Borboikoa (Cannes, Frantzia, 1936ko uztailaren 30a - Madril, Espainia, 2020ko urtarrilaren 8a) Espainiako infanta zen. Joan Borboikoa eta Battenbergekoaren, Bartzelonako kondea, eta Maria Mesede Borboikoa eta Orleansekoaren, Espainiako infanta, alaba zen. Beraz, Alfonso XIII.a erregearen biloba, Juan Carlos I.a Espainiakoa errege ohiaren arreba eta Felipe VI.a Espainiakoaren izeba zen. Badajozko dukesa tituluduna, errege gorentasun trataera izan zuen.
Espainiako tronuaren oinordetza eskubideari uko egin zion maila apalagoko pertsona batekin ezkondu zenean, Karlos III.a Espainiakoa erregearen berrespen pragmatikoak ezberdinen arteko ezkontzetarako xedatzen zuenaren arabera. Horrenbestez, bai Pilar, bai Margarita ahizpa Espainiako tronuaren oinordetzatik at gelditu ziren.
Pilare Nazioarteko Zaldi Federazioaren presidentea izan zen 1994 eta 2005 bitartean.