Plumbago auriculata | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Caryophyllales |
Familia | Plumbaginaceae |
Generoa | Plumbago |
Espeziea | Plumbago auriculata |
Sinonimoak | |
Plumbago capensis Thunb. |
Plumbago auriculata Lythraceae familiako zuhaixka loredun eta hostoiraunkor bat da. Jatorriz Hegoafrikakoa da [1], Lurmutur Hiriko eskualdekoa.
Auriculata epiteto espezifikoak "belarriduna" esan nahi du latinez, hostoen itxuragatik [2].
Plumbago auriculata hosto iraunkorreko zuhaixka bat da, askotan igokari bezala landatua, eta azkar igotzen da 6 m garai eta 3 m zabal naturan bertan, nahiz eta askoz txikiagoa den etxeko landare bezala landatzen denean. Hostoak berde distiratsuak dira, txandakatuak eta 5 cm arte hazten dira luzeran.
Loreek bost petalo dituzte, 2 cm zabal inguru, eta urdin argiak (oztinak) dira. Badira barietateak lore zuriekin (P. auriculata var. alba) edo urdin ilunarekin (P. auriculata 'Royal Cape'). Loreak korinbo eta luku formako infloreszentzian antolatuta daude. Landare honen lorea osoa eta bisexuala da. Sepaloak eta petaloak jaiotzetikoak dira, eta pistiloa, berriz, adnatoa. Lorearen obulutegia handiagoa da eta loreak simetria erregularra du. Plazentazio basala du, lokulu 1 eta 5 karpelorekin. Batez ere udan loratzen da, baina baldintza egokietan urte osoan loratu daiteke.
Jatorriz Hegoafrikakoa, berezko bizitokia Lurmutur Hegoaldetik Lurmutur Ekialderaino eta KwaZulu-Natal eskualderaino hedatzen da. Gautengen eta ondoko Estatu Askearen eta Ipar-mendebaldeinguruko eremuetan ere aurki daiteke. Mpumalangan ere aurkitu dira zenbaitzuk. Oro har, espeziea zuhaixketan edo sastrakadietan hazten da.
Landare apaingarri bezala, oso hedatua dago gaur egun tropikoetan eta subtropikoetan (eskualde mediterraneoa barne [3]).