Polesiako Estatu Erreserba Erradioekologikoa, bielorrusieraz Палескі дзяржаўны радыяцыйна-экалагічны запаведнік, errusieraz Полесский государственный радиационно-экологический заповедник, Txernobylgo hondamendiaren ondorioz sortutako natura erreserba erradiekologikoa da.
Zentral nuklear hori Txernobyldik 14,5 kilometrora dago, eta lau erreaktore nuklear zituen. 1986ko apirilean, laugarren erreaktorean sute handi bat gertatu zen, eta horrek eragindako hodei erradioaktibo kutsakorrak Ukrainako, Sobietar Batasuneko eta Europako beste zenbait eskualdetako lurraldeak ukitu zituen. 2000ko abenduan itxi zen betiko Txernobylgo zentral nuklearrean zeuden lau erreaktoreetatik azkena.
Istripuaren ondorioz, kutsaduraren zabalera kontuta hartuta, 1.313 km²ko perimetroa itxi egin zen eta natura erreserba bat sortu zen. Inguru horretan gaur egun kutsadura erradioaktiboaren ondorioak aztertzen ari dira.
1988ko uztailaren 18an 22.000 biztanle zituen zonaldea baina bertatik kanporatuak izan ziren.
1993an erreserba 849 km² gehiagoekin handitu zen. Egun Bielorrusiako erreserba handiena da eta Europako handienetariko bat.
Erreserba Homel olastaren hegoaldean dago, Ukrainaren mugan eta hiru raion hartzen diru:Brahín, Khoiniki eta Narowla.[1]
Ondorengo zerrendan erreserba barruan gelditu diren herriak agertzen dira. Guztiek Txernobylgo hondamendia zuzenean pairatu zuten. Aipatzen diren biztanleak 1959koak dira. Gaur egun debekatuta dabo barruan sartzea.
Herria | Raion | Errolda (1959) |
---|---|---|
Aravichy | Khoiniki | 923 |
Babchyn | Khoiniki | 839 |
Bahushy | Brahin | 599 |
Buda | Khoiniki | 267 |
Champkoŭ | Khoiniki | 138 |
Dzernavichy | Narowla | 1.016 |
Haroshkaŭ | Khoiniki | 191 |
Kalyban | Brahin | 977 |
Kaporanka | Brahin | 317 |
Kazhushki | Khoiniki | 869 |
Lomachy | Khoiniki | 177 |
Novakukhnaŭshchyna | Khoiniki | 135 |
Novy Pakroŭsk | Khoiniki | 176 |
Pasudawa | Brahin | 642 |
Pirki | Brahin | 552 |
Rudija | Khoiniki | 245 |
Erreserba desagertzeko zorian dauden espezie asko aurkitu daiteke. Espezie hauek gizadiaren desagerpenaren ondorioz berreskuratzen ari dira:
Zonaldean aurkitzen diren hirurogeita hamar espezie IUCNren Zerrenda Gorrian daude.
Landarediaren ikuspuntutik, bertan 1.251 espezie katalogatu da, herrialdearen bi heren. Horietatik hemezortzi Zerrenda Gorrian daude jasota.[3]
IUCNren egoitza administratiboa Khoinikin dago. Bertan 700 pertsonak daude lanean, 4 milioi dolarreko aurrekontuarekin.[4] Haien aktibitate nagusiak hauek dira:[5]