Policarpa Salabarrieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guaduas (en) , 1795eko urtarrilaren 26a |
Herrialdea | Kolonbia Handia |
Talde etnikoa | Kolonbiarra |
Heriotza | Bogota, 1817ko azaroaren 14a (22 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | jostuna eta espioia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Policarpa Salabarrieta Ríos (San Miguel de Guaduas, Kolonbia, 1797ko urtarrilaren 26a - Santafé, Bogota, Kolonbia, 1817ko azaroaren 14a) La Pola bezala ezagunagoa, Kolonbiako espainiar errekonkista garaian [1]indar independentista kreolentzat espiatu zuen euskaldun jatorriko heroina izan zen. Kolonbiako independentziaren heroitzat jotzen dute. Bogotako Plaza Nagusian exekutatu zuten.
Bere izenetik dator Kolonbian garagardoari pola deitzeko ohitura. [2]
Policarpa Salabarrieta Rios familia aberats batean hazi zen, behar adina zuena eta Guaduas herrian errespetatua zena, baina ez zuen kaparetasun estatusik.[3]Joaquin Salabarrieta aitaren testamentuak ondasun-gizon erregular gisa erakusten du, nekazaritza eta merkataritzako negozioei ekin ziena. Amarenean berriz, Mariana Rios andrearenenean, arropa ugari, bitxi garestiak eta etxeko tresnak ez dira gutxi. Zazpi anai-arreben artean bosgarrena izan zen. Salabarrieta Ríos familiaren etxea, Guaduasen, oraindik kontserbatzen dena, museo bihurtua, ez da hiribilduko luxuzkoena edo ongien eraikia, baina ez da txikia, ezta miserablea ere.[4]
Policarpa Salabarrietak independentzia oihuan parte hartu zuen 1810eko uztailaren 20an, 14 urte zituela.Aurrerago, independentziaren garaian egin zituen jarduerak bereziki lotuta zeuden Los Llanoseko armada abertzalearekin: mezuak jaso eta bidaltzen zituen, gerrako materiala erosten zuen, gazteak banaka konbentzitzen zituen eta talde abertzaleei atxikitzen laguntzen zien.Espioitzan aditua. Policarpa berehala bihurtu zen ezinbesteko kausa abertzalearentzat.
Alejo Sabarainen atxiloketa La Pola harrapatzeko behin betiko elementua izan zen, Sabarainek La Polak eman zizkion errealisten eta abertzaleen izenen zerrenda bat baitzuen.Ordura arte, Policarpa lasai ibili ahal izan zen hirian, iritsi berria zelako eta jende gutxik ezagutzen zuelako.Gainera, bere gaztetasunak eta adimenak gaitasun handiz moldatzeko aukera eman zioten.Iglesias sarjentuari, hirian Espainiako agente nagusia zenari, eman zioten hura aurkitu eta atxilotzeko ardura. Andrea Ricaurte de Lozano andrearen etxean atxilotu zuten Policarpa, eta kartzela bihurtutako Rosarioko Andre Mariaren Ikastetxe Nagusian giltzapetu.