| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1980 | ||
Ekitaldi kopurua | 44 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Abu) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Frantzia | ||
Antolatzailea | UCI | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Maila | 1.1 (2005-) | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Paul Lapeira | ||
Garaipen gehien lortu duena | Marc Madiot Richard Virenque (2 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Polynormande urtero Frantziako Normandia eskualdean egin ohi duten egun bakarreko txirrindularitza lasterketa profesional bat da, uztailaren amaiera edota abuztuaren hasieran burutu ohi delarik.
1980tik aurrera etenik gabe ospatu izan da. 2005an UCI Nazioarteko Zirkuituak sortu zirenetik UCI Europe Tour txapelketaren barnean 1.1 kategorian sailkatua dago. Frantziako Txirrindularitza Koparako puntuagarria ere bada.
Lasterketaren helmuga Manche departamenduko Saint-Martin-de-Landelles udalerrian dago, aldiz irteera edo abiapuntua Avranches udalerrian.
Nazioartean oso nabarmena ez den lasterketa bada ere, urteroko irabazleen artean txirrindularitza munduko izen ospetsuak daude, tartean Lucien Van Impe, Bernard Hinault, Laurent Fignon, Richard Virenque edota Sylvain Chavanel.
Garaipen gehien bereganatu dituzten txirrindulariak Marc Madiot eta Richard Virenque dira, bakoitzak bina garaipenekin.
Herrialdea | Irabazleak |
---|---|
Frantzia | 29 |
Belgika | 7 |
Suitza | 2 |
Uzbekistan | 1 |
Portugal | 1 |