Polysternon | |
---|---|
84,9 Ma-66 Ma Kretazeo Berantiar | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Testudines |
Familia | Bothremydidae |
Generoa | Polysternon Portis, 1882
|
Azpibanaketa | |
|
Polysternon Bothremydidae iraungitako familiaren dortoka genero bat da, Kretazeo Berantiarrean egungo Euskal Herrian bizi zena. Portisek espezie tipoa deskribatu zuten 1882an.
P. isonae espeziearen epitetoa Isona i Conca Dellàrekin lotuta dago, izan ere, bertan topatu zituzten espezimen tipoa.[1]
Espezimenak egungo Frantzian, Euskal Herrian eta Katalunian topatu dituzte. Euskal Herrikoak Lañun aurkitu zituzten.[2]
Lañuko aztarnak Kretazeo Berantiarrekoak (campaniar berantiarretik behe maastrichtiaraino) dira. Garai hartako bizilekuari dagokionez, adituek badakite bertan txirikorda itxurako ibai bat zegoela, eta itsasoa ere gertu zegoela. Krokodiloak aztarnategian agertu direnez, garai hartako klima tropikala edo subtropikala zela jakin dezakegu.[3] Aztarnategia dinosauro espeziek (Lirainosaurus, Struthiosaurus eta Rhabdodon), krokodilo aligatoroidek (Musturzabalsuchus eta Acynodon), pterosauriok (Azhdarchidae) eta beste dortoka espeziek (Dortoka eta Solemys) partekatzen baitituzte.