Pulgasari | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1985 |
Izenburua | 불가사리 |
Jatorrizko hizkuntza | koreera |
Jatorrizko herrialdea | Ipar Korea |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Kaijua, ekintza-filma, beldurrezko zinema, film dramatikoa, fantasiazko filma eta fantasia filma |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Shin Sang-ok (en) |
Gidoigilea(k) | Kim Se Ryun (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kim Jong-il Shin Sang-ok (en) |
Ekoizle eragilea | Kim Jong-il |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Korea |
Argumentu nagusia | Naturaz gaindiko fenomenoa |
Pulgasari (Hangul: 불가사리; RR: Bulgasari) Shin Sang-ok eta Chong Gon-jok zuzendutako pelikula iparkorearra da. Lehenengo emanaldia Ipar Korean izan zen 1985. urtean. Pelikulak Godzilla film japoniarrarekin antza handia dauka, Teruyoshi Nakanok berak eta Tōhō ekoizpen etxe japoniarrak pelikularen efektu berezien sorreran parte hartu zutelarik.
Filma Ipar Korean dago kokatuta, Gorye dinastiaren garaian (918 eta 1392 urteen bitartean). Errege totalitario batek herritarrak zapaltzen ari da eta hauek gosez hiltzen dira. Jasaten duten egoerarekin etsituta herritarrek protestaka hasten dira. Erregeak, egoera ikusita, nekazarien tresnak konfiskatzeko agindua ematen du, horiekin armak egitea eta bere inperioaren aurka altxatzea saihesteko. Protesten ondorioz hainbat herritar kartzelatuak izaten dira, haien artean Taksae, eskualdeko errementari apala. Kartzelan hil baino lehen sugandila itxura duen arrozezko panpina bat egiten du bere alaba Amirentzat. Amik panpina gordetzen du aitaren memoria gordetzeko eta Pulgasari bezala izendatzen du. Egun batean Amiren odol tanta bat panpinaren gainean erortzen da honi bizia emanez. Panpinak bere inguruko metal guztia jaten du eta gero eta handiagoa egiten da. Pulgasari herritaren idealak defendatzen hasten da erregearen armadaren aurka azkenik inperioaren kontrako gudua lideratuz.
Pelikula Hego Korean proiektatu zen, bi Koreen arteko kultura-truke baten testuinguruan.[1]. Japonia eta Estatu Batuetan ere proiektatu zen. Ipar Koreatik kanpoko banaketa txikia izan zen, baina jatorrizko herrialdean kultu pelikula da.[2]