Péter Eötvös (orduan Székelyudvarhely, Transilvania, Hungaria, orain Odorheiu Secuiesc, Errumania, 1944ko urtarrilaren 2a – Budapest, 2024ko martxoaren 24a) hungariar konpositore, orkestra zuzendari eta irakaslea izan zen.
Konposizioa ikasi zuen Berlinen eta Kolonian. Stockhausen Ensembleko partaidea izan zen 1968 eta 1976 bitartean. 1973an Oeldorg Groupen kide sortzailea izan zen, Ensemble InterContemporain (EIC)eko musika-zuzendaria 1979 eta 1991 bitartean eta BBC Symphony Orchestraren gonbidatutako zuzendaria 1985 eta 1988 bitartean izan zen.
Operak, orkestrarentzako musika, musika bokala, musika elektronikoa eta zinemarako musika konposatu zituen.