Qamaruzzaman Azmi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1946ko martxoaren 23a (78 urte) |
Herrialdea | India Britainiar Raj Indiako Agindupeko Lurra (1947ko abuztuaren 15a - |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | sunismoa |
Qamaruzzaman Azmi (India, 1946ko martxoaren 23a)[1] Allama Azmi izenez ezaguna, ulema, filosofo eta hizlari islamiarra da. World Islamic Mission-eko lehendakaria. Sunni Dawat-e-Islamiren zuzendaria.
1966an, Al Jamiatul Ashrafian lizentziatu zen. Fiqh, Hadith eta Tareekh-i buruz du ezagutza. 1966an Abdul Aziz Muradabadik Faizabadera (Lucknow ondoan) joateko enkargua jaso zuen bere misio-lana hasteko. Han hemezortzi urte zituela unibertsitate islamiarra sortu zuen, Al-Jame-atul-Islamia.[2] Batzuen ustez, Mustafa Raza Khanen oinordeko espirituala da, Ahmed Raza Khan Barelviren semea.[3]
2013ko abuztuaren 7an, David Cameron lehen ministroa ezagutu zuen, Sayeeda Warsi Fedearen ministroarekin batera.[4] [5]
Azmik elkarte eta erakundeak eraikitzen lagundu du, besteak beste, meskitak, institutuak eta unibertsitateak Erresuma Batuan, Amerikan, Kanadan, Herbehereetan, Alemanian, Norvegian, Belgikan eta Indian.[6] Zentro hauek bere laguntza eta ikuskaritza zuzenarekin sortu ziren.[7] [8]
Emakumezkoen genitalen mutilazioaren praktikaren aurka egin du Azmik. Aisha, Mahoma profeta musulmanaren emaztea, emakumezko eredu indartsu eta adimentsu baten adibidea izan zela. [9]
2011tik 2021era, The 500 Most Influential Musulmans in the world zerrendan sartu zen Royal Aal al-Bayt Institute for Islamic Thought erakundearen eskutik[10][3][11]
<ref>
tag; name "m500" defined multiple times with different content