Qi Guangpu | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pei County (en) , 1990eko urriaren 20a (34 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa |
Pisua | 60 kilogramo |
Altuera | 170 zentimetro |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Txinako Alderdi Komunista |
Qi Guangpu (txinera sinplifikatuz: 齐广璞; pinyinez: Qí Guǎngpú) (Nanjing, 1990eko urriaren 20a) eski akrobatikoan lehiatzen den kirolari txinatarra da[1] eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen, bata urrezkoa eta bestea zilarrezkoa. Airezko jauzietan espezializaturik dago.
Lau Olinpiar Jokotan hartu du parte baina 2022 artean ez du dominarik lortu. Sotxi 2014an laugarrena izan zen, podiumetik gertu beraz, Vancoucer 2010 eta Pyeongchang 2018an zazpigarren egin zuen[1]. Aurrez Munduko txapelduna izan zen 2013an eta 2015ean.
2022ko Pekingo Jokoetan airezko jauzietako txapeldun olinpikoa izan zen, aurreko txapelduna zen Oleksandr Abramenko errusiarrari alde nabarmena aterata[2]. Ondoren talde mistoan zilarrezko domina eskuratu zuen[3].
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Pekin ( Txina) | Airezko jauziak | |
2022 | Pekin ( Txina) | Airezko jauziak talde mistoan | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2011 | Deer Valley ( AEB) | Airezko jauziak | |
2013 | Voss ( Norvegia) | Airezko jauziak | |
2015 | Kreischberg ( Austria) | Airezko jauziak | |
2017 | Sierra Nevada ( Espainia) | Airezko jauziak |