Quihi | |
---|---|
hiri mamua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Texas |
Texaseko konderri | Medina konderria |
FIPS kodea | 48-60116 |
Geografia | |
Koordenatuak | 29°23′30″N 99°01′48″W / 29.3917°N 99.03°W |
Altuera | 257 m |
Demografia |
Quihi AEBetako Texas estatuko Medina konderriko herri bat da.
Hondo iparraldean 14 kilometrotara dago, Farm to Market Road 2676 eta Quihi Creek errepideen arteko bidegurutzean. San Antoniotik mendebaldera 30 kmtara dago.[1]
Karbono-14 bidezko datazioa erabiliz, Quihi eremuan duela milaka urte asentamendu indigenak izan zirela baieztatu da. Biztanle hauek Quihi aintziraren inguruko ehiza ugaria ustiatu zuten.[1]
Herria 1845ean sortu zuen Henri Castro lapurtarrak[2] Quihi izeneko aintziraren ondoan. [3] 1846an heldu ziren lehen kolonoak Alsaziakoak izan ziren.
Iritsi eta astebetera, indigenek bi familia hil zituzten. Kolonoak asentamendua gotortzen saiatu ziren, baina 1870eko hamarkadara arte erasoak eten gabeak izan ziren.
1852ean eliza luteranoa sortu zen, [4] eta 1856ean eskola pribatu bat ireki zen.
1854an Quihin posta bulegoa ezarri zenean, lehen zuzendaria Louis Boehle izan zen. Bulego hau 1872an kendu zen, posta zerbitzua New Fountain herrira bideratuz. [5]
1890ean Quihi Schützen Verein tiratzaileen kluba sortu zen, gaur egunean Quihi Gun Club izena daramana, AEBetako zaharrena[6] eta konderri osoko 1.000 kide baino gehiago biltzen dituena. [7] [8]
1907an eskola berria eraiki zen, baina 1930eko hamarkadan itxi ostean udal bilgune bihurtu zen.[3]
1936ean Texasko mendeurrena ospatu zenean, Quihik granitozko oroigarria jaso zuen, 5537 zenbakiarekin. [9]
1940ko hamarkadan, Quihik bi denda, eliza bat eta 20 bat biztanle zituen.[3]
Quihiko populazioak gorabeherak izan ditu urteetan zehar, baina txikia izan da beti. Gaur egunean 100 bat pertsona[3] bizi dira bertan, gehienak jatorrizko kolonoen ondorengoak.[1]
Quihi izena bertan ugariak diren Caracara generoko hegazti harrapariek egiten duen soinuarekin lotua dago (quichie edo keechie, bertako herri hizkeran).[6]