Race (euskaraz Lasterketa) 2016ko Stephen Hopkins jamaikar-britainiar-australiar zinema zuzendariak zuzendutako biografia eta kirol drama film bat da. Jesse Owens estatubatuar korrikalariaren bizitzan oinarritua dago.
Jesse Owens (Stephan James), bere garaiko atletismo abiadura lasterketan nagusi eta 1936ko Berlingo Olinpiar Jokoetan bere errekor ikusgarriekin mundu osoa ahozabalik utzi eta Adolf Hitler (Adrian Zwicker) eta nazien arraza arioaren teoriak barregarri laga zituen afroamerikar atletaren bizitza kontatzen da.