Ranavalona II.a | |||
---|---|---|---|
1868ko apirilaren 2a - 1883ko uztailaren 13a ← Rasoherina I of Madagascar (en) - Ranavalona III.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ambatomanoina (en) , 1829 | ||
Herrialdea | Merina Kingdom | ||
Heriotza | Antananarivo, 1883ko uztailaren 13a (53/54 urte) | ||
Hobiratze lekua | Rova of Antananarivo (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Radama II (en) 1863) Rainilaiarivony (en) (1869ko otsailaren 21a - | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | malgaxea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Ranavalona II.a (Rovan' Ambatomanoina, Madagaskar, 1829 – Antananarivo, Madagaskar, 1883ko uztailaren 13a) Madagaskarko erregina izan zen 1868-1883 urte bitartean, Radama II.aren bigarren emaztea, Rasoherinaren ondorengoa. Lehen ministro Rainilaiarivonyrekin ezkondu zen, eta harekin batera egin zen protestante (1869). Frantziarekin eta Ingalaterrarekin hitzartu zuen eta, merkataritza-askatasunaren truke, Madagaskarren burujabetasuna onartu zuten bi estatu horiek. Gizarte-aldakuntza garrantzitsuak egin zituen (poligamiaren eta edari alkoholdunen debekua, asteko atsedenaldia), zentralizazio-politika bideratu zuen, hezkuntza-sistema antolatu, eta armada osatu zuen. 1881. urtean aldarrikatutako legeak atzerritarrak lurren jabe izan zitezen oztopatzen zuenez, Frantziak blokeoa ezarri zion uharteari, eta erregina hil baino egun batzuk lehenago (1883), Majungako eta Tamataveko hiriak inbaditu zituzten frantsesek.