Rebecca Sophia Clarke | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Norridgewock (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Norridgewock (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta haur literaturaren idazlea |
Izengoitia(k) | Sophia May |
Rebecca Sophia Clarke (Norridgewock, 1833ko otsailaren 22a – ibidem, 1906ko abuztuaren 16a[1]), Sophie May izengoitiaz ere ezaguna, estatubatuar haur literaturako idazlea izan zen. Bere ilobak inspirazio gisa erabiliz, haurrei buruzko istorio errealistak idatzi zituen. 1860tik 1903ra 45 liburu idatzi zituen.
Asa eta Sophia Clarkeren alaba, Rebecca Sophia Clarke Norridgewocken (Maine) jaio zen 1833ko otsailaren 22an. Ikasketak Norridgewock Female Academyn egin zituen, eta greziera eta latina etxean ikasi zituen[2]. Bederatzi urte zituela, egunkari bat egiten hasi zen, sermoiak, eztabaidak eta hitzaldiak idatziz jasoz[3]. 18 urterekin Evansvillera (Indiana) joan zen bizitzera, eta bertan eskolak eman zituen. 10 urte geroago irakasteari utzi zion entzumen-galera larria zela eta. 1861ean, familiaren etxera itzuli zen Sarah Jones Clarke (1840-1929) ahizparekin bizitzeko[4].
Sophie May izengoitia erabili zuen bere lanak kaleratzeko. Izen hori 1861ean asmatu zuen eta bere lehen ipuina sinatzeko erabili zuen, Memphis Appeal aldizkarian argitaratu zena[5].
Clarkeri «haurren gelako Dickens» deitzen zioten[6]. Umore, irudimen eta bihurritasun osoz haurrei buruz idazten zituen lehen egileetako bat izan zen. Bere liburu sail arrakastatsuena Little Prudy izan zen. Clarkeren ilobak izan ziren Prudy, Suzy eta Dotty Dimple pertsonaien inspirazioa[7].
Norridgewocken hil zen, 73 urte zituela, 1906ko abuztuaren 16an[6].