Reem Al Numery | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Yemen, 1996 (27/28 urte) |
Herrialdea | Yemen |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Reem Al Numery, arabieraz, ريم النميري (Yemen, 1996), haurren eskubideen alde eta haurren ezkontzaren aurka ari den aktibista yemendarra da.
Al Numery Yemenen jaio zen 1996an. 10 urte bete eta hilabete batzuetara, 30 urteko lehengusuarekin ezkondu behar izan zuen. Ama ezkontzaren aurka zegoen, baina aitak onartu egin zuen.[1] Neskak uko egin zion, eta aitak lotu eta bozatu egin zuen zeremoniarako.[2]Al Numeryk Estatu Batuetako kontsulari azaldu zion senarrak bortxatu egin zuela ezkontza balidatzeko.[2][3]
Ezkondu eta astebetera, Al Numeryk ihes egitea eta dibortzioa lortzeko borrokatzea erabaki zuen, nahiz eta zailtasun handiak izan zituen. Shada Nasser abokatuaren laguntza izan zuen, haurren ezkontzetan espezializatua eta ezkontzera behartutako beste neska bat ere ordezkatu zuena, Nojud Ali.[1]
Bere dibortziorako lege borrokak bi urte iraun zuen, Al Numeryk bere abokatu Shada Nasserri, nazioarteko hedabideen presioari eta gobernuko goi funtzionario bati esker lortu zuena.[1]
Al Numery bere amarekin bizitzera itzuli zen eta eskolara itzuli nahi zuen.[2]
Estatu Batuetako estatu-idazkariak, Hillary Clintonek, haurren arteko ezkontzaren aurka egin zuelako ezaguna, 2009ko martxoaren 11n aintzatetsi zuen, Adore Emakumeen Nazioarteko Sariarekin.[4] 2010ean, Time aldizkariak munduko 100 pertsona garrantzitsuenen artean sartu zuen.[2]