Reich

Reich alemanez maiz inperio, erresuma edota nazio bat izendatzeko erabili ohi den hitza da, berez estatu inperial subirano baten esanahia du. Hitz hau historian zehar hainbat erakunde subirano izendatzeko erabilia izan da, tartean Alemaniar Inperioa bera, bai eta hitz-konposatuetan ere, adibidez Königreich ("Erresuma") eta herrialde batzuk izendatzeko ere Frankreich ("Frantzia"), literalki "frankoen erresuma" edota Österreich ("Austria"), "Ekialdeko Erresuma". Erlijioan ere Reich izena erabili ohi da, batipat "Zeruetako Erresuma" izendatzekoan.

Herri anglo-saxoietan eta ondorioz, orokorrean mundu mailan hiru Reich aipatzen dira bereziki, hirurak herri germaniarrei lotuak. Lehen Reicha Aro Modernotik XIX. mendera doana. Bigarren Reicha 1870etik Lehen Mundu Gerrara doana eta azkenik, naziek bere buruari deitu zioten Hirugarren Reicha.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]