Ricardo Tormo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ricardo Tormo Blaya |
Jaiotza | Aiacor (en) , 1952ko irailaren 7a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | valentziera |
Heriotza | Valentzia, 1998ko abenduaren 27a (46 urte) |
Hobiratze lekua | Canals |
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | valentziera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | motoziklista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Ricardet |
Ricardo Tormo Blaya (Ayacors de Canals, Valentzia, 1952ko irailaren 7a - Valentzia, 1998ko abenduaren 27a) espainiar moto-pilotua izan zen. Munduko pilotu onenetako bat laurogeiko hamarraldian, zilindro gutxiko motoetan batez ere. Mekanikoen familia batean hazi zen, eta umetan sortu zitzaion moto-zaletasuna. Horrela, gazterik hasi zen lasterketetan parte hartzen, eta sari asko irabazi zituen. Hirurogeita hamarreko hamarraldian bederatzi aldiz irabazi zuen Espainiako Txapelketa, 50 zentimetro kubikotan. 1978an Munduko Txapelketa irabazi zuen, eta 1981ean berriro. Derbi etxeak fitxatu zuen Ángel Nieto txapeldun handiaren ondorengoa izateko, baina 1984an istripu larria izan zuen entrenamenduetan, eta horrek eta beste zenbait osasun-arazo larrik lasterketak uztera behartu zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ricardo Tormo |