Richie Zito | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Richard Frank Zito |
Jaiotza | Brooklyn, 1952ko abuztuaren 21a (72 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, disko-ekoizlea, gitarra-jotzailea eta musikagilea |
Musika instrumentua | gitarra |
richiezito.com | |
Richie Zito (Los Angeles, 1952ko abuztuaren 21a)[1] disko-ekoizle eta estudioko musikari estatubatuarra da. Ospe handiko talde eta abeslariekin lan egin du, haien albumak ekoizten, besteak beste, White Lion, Poison, Mr. Big, Neil Sedaka, Yvonne Elliman, Eric Carmen, Art Garfunkel, Leo Sayer, Diana Ross, Marc Tanner, Elton John, Cher, The Motels, The Cult, Cheap Trick, Eddie Money, Heart, Juliet Simms eta Bad English.[2]
Honetaz gain, zerrendetan agertu diren 38 single ekoitzi ditu Zitok. 1990ean Billboarden Urteko Ekoizle izendatu zuten. Zitok 1986ko Project A-Ko anime japoniar filmaren partitura ere osatu zuen Joey Carbonerekin batera. Zitoren ekoizpen-estiloa "panoramikoa eta kosmikoa" dela deskribatu zuen AllMusicko Doug Stonek 1988ko Lap of Luxury albumeko Cheap Trickekin egindako lanari buruz.[3]
Urtea | Artista | Album |
---|---|---|
1983 | Toni Basil | Toni Basil |
1986 | Animotion | Strange Behavior |
1986 | Joe Cocker | Cocker |
1986 | Eddie Money | Can't Hold Back |
1988 | Cheap Trick | Lap of Luxury |
1989 | Bad English | Bad English |
1990 | Cheap Trick | Busted |
1990 | Heart | Brigade |
1991 | Tyketto | Don't Come Easy |
1991 | White Lion | Mane Attraction |
1991 | Cher | Love Hurts |
1991 | The Cult | Ceremony |
1993 | Poison | Native Tongue |
1994 | Richie Kotzen | Mother Head's Family Reunion |
1999 | Ratt | Ratt |
2001 | Mr. Big | Actual Size |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Template:Translated page» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-21 data duen 1058638548 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |