Rigoberta Bandini | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paula Ribó González |
Jaiotza | Bartzelona, 1990eko apirilaren 30a (34 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Lehen hizkuntza | galiziera |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, ahots-aktorea, antzerkigilea, bikoizlea, antzerki zuzendaria, kantugilea eta podcaster (en) |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Kidetza | The Mamzelles (en) |
Izengoitia(k) | Rigoberta Bandini |
Genero artistikoa | Indie popa musika elektronikoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
rigobertabandini.bandcamp.com… | |
Paula Ribó González, Rigoberta Bandini izen artistikoagatik ezagunagoa (Bartzelona, 1990eko apirilaren 30a) kataluniar bikoizketako aktorea, dramaturga eta pop abeslaria da.[1][2]
2024ko otsailaren 10ean jatorrizko abesti kategoriako Goya saria jaso zuen Valladoliden Te estoy amando locamente abestiarengatik.[3][4]
Ribók antzerkia ikasi zuen Bartzelonako Antzerki Institutuan.[5] Bikoizketako aktore gisa hasi zen katalanez eta gaztelaniaz, eta zazpi urte besterik ez zituela ahotsa jarri zion Caillouri.[6] 2001ean, I am Sam filmean Dakota Fanning bikoiztu zuen.[2] Emma Stone, Shailene Woodley eta Elle Fanning aktoreak ere bikoiztu ditu, besteak beste.[2] Hainbat pertsonaia bikoiztu ditu animaziozko film luzeetan, hala nola Chihiroren Bidaia, Brave edo Frozen.[7][8]
2010ean, The Mamzelles musika-taldea sortu zuen Paula Maliarekin eta Barbara Mestanzarekin.[5] Bi disko argitaratu zituzten: Que se desnude otra, 2012an, eta Totem, berriz, 2014.[7] 2012an, The Mamzelles Teatre antzerki-konpainia bihurtu zen taldea, eta Envàs on vas publizitate-kanpaina ezagunaren protagonista izan zen 2013an.[5][9]
2019an Rigoberta Bandini izenarekin bakarkako abeslari-karrera jarri zuen martxan.[10][11] 2020an, In Spain we call it soledad singlea biral bihurtu zen Spotifyn, eta hilean 200.000 entzute baino gehiago eman zizkion.[12] 2021ean, bere zazpigarren singlea argitaratu zuen bakarrik, Perra, eta haren bideoklipa Irene Morayk eta Elena Martínek zuzendu zuten.[13][14] Gainera, uda hartan bertan, Aviam què passa / A ver qué pasa, garagardoaren publizitate-kanpaina ezagun batean parte hartu zuen.[15]
2021eko abenduaren 10ean, «Ay, mamá» abestiarekin Benidorm Fest-en lehen edizioan parte hartzeko hautatutako 14 abestietako bat bezala iragarri zen, eta Espainia Eurovisión 2022ko Abesti Jaialdian ordezkatu nahi zuen. Jaialdian, Bandinik bere finalerdia irabazi zuen, ikusleen zein epaimahai profesionalen puntuazio maximoarekin.[16]