Rio Conchos (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1964 |
Izenburua | Rio Conchos |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Utah |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gordon Douglas |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Weisbart |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | Joseph MacDonald |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Rio Conchos, 1964ko Gordon Douglas estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. 1958ko Clair Huffaker idazlearen Guns of Rio Conchos (Rio Conchosko pistolak) eleberrian oinarritua dago. Richard Boone, Stuart Whitman, Tony Franciosa, Edmond O'Brien eta Jim Brown aktoreek antzeztu zuten.
AEBetako Zalduneriako soldaduek, Haven kapitainak (Stuart Whitman), Franklyn afroamerikar sarjentuak (Jim Brown), amerindiarrak gorrotatzen dituen Lassiter komandante konfederatu ohiak (Richard Boone), eta Rodríguez mexikar labandun hiltzaile presoak (Tony Franciosa), Rio Grande ibaia zeharkatu eta Mexikon barneratuz, aurrez ohostutako errifle kargamendu bat apatxe talde bati saldu nahi dion Pardee kolonel konfederatu (Edmond O'Brien) atzemateko misio sekretuaren ardura jaso dute, Pardeek salmentatik lortutako diruaz Batasunaren aurkako beste gerra bati ekin nahi baitio. Bidean, soldadu taldeari Sally (Wende Wagner) neska apatxe batuko zaio.