Ritu Beri | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | New Delhi, 1972ko maiatzaren 3a (52 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Delhiko Unibertsitatea National Institute of Fashion Technology (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-diseinatzailea |
![]() ![]() |
Ritu Beri (New Delhi, India, 1972ko maiatzaren 3a) moda-diseinatzaile indiarra da, nazioartean ezaguna. Bere marka atera zuen Indian 1990eko abenduan.[1]
Moda-marka frantses baten buru izan zen lehen diseinatzaile asiarra izan zen, 2002ko martxoan. Marka hori Jean-Louis Scherrer da.[2] The Luxury League irabazi asmorik gabeko erakundea sortu zuen, Indiako modaren industrian sormena eta berrikuntza sustatzeko.[3][4] Ritu Beri Khadi & Village (KVIC) Industria Batzordeko aholkulari izendatu zuten.[5] Batzorde hori Indiako Gobernuko mikro, enpresa txiki eta ertainen ministerioaren zati da. Gutxiengoen Ministerioak 2015. urtean sortutako USTTAD[6] (garapenerako arte tradizionaletako trebetasunak eguneratzea eta entrenamendua) delakoarekin ere lotuta dago.[7]
Nazioarteko bezero garrantzitsuen artean daude Bill Clinton, Carlos III.a Erresuma Batukoa, Nicole Kidman, Andie MacDowell, Laetitia Casta, Elizabeth Jagger eta Jerry Hall. Indiako bere ohiko bezeroak dira, besteak beste, Madhuri Dixit, Rani Mukerji, Preity Zinta, Vidya Balan, Sushmita Sen, Shobhaa De, Dia Mirza, Akshay Kumar, AR Rahman, Rekha, Hema Malini, Smt Sushma Swaraj ministroa, Shazia Ilmi, Meenakshi Lekhi, Najma Heptullah politikaria eta Parmeshwar Godrej filantropoa.
Rituk Frantziako moda-denden bidez saltzen ditu bere lanak, eta boutique bat du New Delhin.[8]