Robert Erskine Childers, ezagunagoa Erskine Childers izenaz (Mayfair, Londres, 1870eko ekainaren 25a - Dublin, 1922ko azaroaren 24a) irlandar errepublikar bat izan zen.
Bai jaiotzez nahiz bi gurasoak ingelesak izan eta erlijioz protestantea izan arren (aita Robert Caesar Childers ingeles orientalista izan zen), familia Irlandako Wicklow konderriko Annamoe udalerrian bizitzen jarritakoan, fenian bilakatu zen, alegia, Feniar Anaitasuna irlandar elkarte iraultzaileko kidea.
Erskine Hamilton Childers, Irlandako Errepublikako lehendakariaren aita izateaz gain, The Riddle of the Sands liburuaren idazlea izategatik ere ezaguna da.
Irlandako Gerra Zibilan Anglo-irlandar Itunaren aurkako aldean ipini eta horren ondorioz Irlandako Estatu Askeak atzeman eta exekutatua izan zen.